Maratoirantz abiatu aurretik diru bilketa bat egin zuten IGAMekoek, eta 5000 euroko dohaintza bat egin dute bertako eskola batean gosari programa bat ezartzeko. Hain zuzen, haiena izan da dohaintzarik handiena.
Horren bidez, bertako eskola batean gosari programa bat jarriko dute martxan, neska-mutikoen eskolatzea ere bultzatuko duena, aldi berean.
Saharatik bueltatuta, hurrengo elkartasun ekimena ere martxan dauka IGAMek, kasu honetan, muskulu-atrofia espinala duen Leire Martin Pineda bergararrari laguntzeko.