Ikastaroaren helburuak dira guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile eta abarri euren hizkuntza akatsak zuzentzen laguntzea eta umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia lagungarriak eskaintzea. 16 urtetik gorako edozeinek har dezake parte eta izena eman behar da martxoaren 17a baino lehen; saio guztiak Aste Santu aurretik izango dira.