Mendi Astea ekitaldiz josia egongo da

Ane Vitoria 2017ko mar. 8a, 11:03

Martxoaren 15ean izango da Bergarako Pol-Pol Mendizale Taldearen 75.urteurrena. Hainbeste urteren bizi iraupena ospatu guran,  elkarte kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta horietako bat da Mendi Astea. Martxoaren 15etik 23ra izango da eta honetan hainbat ekitaldi egingo dituzte.

Guztira, bost ekintza izango dira Mendi Astean eta denak Irizar Jauregian izango dira arratsaldeko 19:00etan. Martxoaren 15a denez 75.urteurrena, egun horretan ekingo diote ekintzen hasierari.

Egitaraua 

Martxoaren 15ean: Miguel Angel Elkoro Berezibar Pol-Pol Mendizale Taldearen lehen urteen argazkiak eta filmak aurkeztuko ditu. Amaia Aranzabal ere izango da hitzorduan, 8.000 bat igo zuen lehenengo emakume euskalduna da bera eta bere bizipenak azalduko ditu.

Martxoaren 19an: Azkarate-Bergara mendi irteera goizean, eta ondoren bazkaria, musikaz girotuta.

Martxoaren 21ean: Beat Proyect filmaren emanaldia izango da Mikel Uribesalgoren eskutik. Eskaladan ibilitako gizon hau, Nepalen egon da eta filmaren ostean bere bizipenak kontatuko ditu.

Martxoaren 23an: Islandia, odisea y supervivencia filmaren emanaldia izango da.

Martxoaren 26an: Udal bandak kontzertua joko du frontoian, honetan Pol-Pol martxa joko dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak