Emakumeendako autodefentsa ikastaroa antolatu du Shotokanek

Maite Txintxurreta 2017ko mar. 7a, 13:18

Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu dute ekimena beste behin ere, eta ikastaroa zapatu goizean izango da, Agorrosin kirol gunean. Debagoieneko emakume guztiei zuzendu diete gonbidapena.

Bergarako Shotokan klubeko Krav Maga sailetik emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu dute zapaturako, hilak 11. 10:00etatik 13:00etara bitartean izango da.

Mintegi solidarioa izango da, eta hala, inskripzioa ez da ordaindu beharko, baina Elikagai Bankuari dohaintzan emateko elikagaiak ekartzeko eskatu dute antolatzaileek.

Shotokanetik azaldu dutenez, ikastaro honek emakumeei defentsarako lan-tresnak luzatzea du helburu, "ezagutza, trebetasun eta taktika berriak eta baliagarriak" lortze aldera. Horrez gain, baina, emakumeen "segurtasuna, erabakitasuna eta adorea" sustatu nahi dituzte, baita indarkeria motak eta erasotzaileak identifikatzeko baliabideak eskaini ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak