Maddi Berrokal bergararra ere zoriondu gura izan du Reyes Azkoitiak: "Atzo Zaramagan jokatu zen nesken eskupilota jaialdian parte hartzera gonbidatu zuten eta Oñatiko beste neskatila batekin bikotea egin eta bi partidu jokatu zituen. Lehenengoa, errioxarren aurka, galdu egin zuten (16/13) eta bigarrena, bilbotarren kontra, irabazi (16/0)".
