Eskubaloiko Soraluce BKEren ligako bigarren itzulia ez da nahi bezain ona izaten ari mahoneroentzat. Izan ere, orain arte lau partidu galdu dituzte, eta bi irabazi. Gaur egun klasifikazio taulako bederatzigarren postuan aurkitzen dira (12 taldetik).
Dena den, zapatuan balantza hori apur bat orekatzeko aukera izango dute.
Asteburuan, kanpoan
Joan den asteburuan aratusteengatik atsedenaldia izan ostean, Jardunaldi honetan kantxan bueltan izango dira eskubaloiko mahoneroak. Kanpoan jokatzea tokatuko zaio Soraluce BKEri. Urola Laztimendiren kontra hain zuzen. Zapatuan, 18:00etan Zumarragako Ispilla kiroldegian izango d neurketa.
Hain justu ere, bergararrak baino postu bat beherago kokatuta dago Urola, baina puntuetara berdinduta daude bi taldeak. Joaneko partiduan 25-23 irabazi zuten bergararrek, eta oraingoan ere horretan ahaleginduko dira.