Bestetik, martxoaren 15ean, eguaztena, irteera egingo dute sagardotegira. 09:00etan aterako dira autobusez, eta Ordiziako azoka bisitatuko dute aurrena; Donostian denbora librea izango dute gero, eta bazkaria ondoren Aginagako izen bereko sagardotegian. Etxeratu aurretik, geldialdia egingo dute Zarautzen. Hurrengo eguena arteko epea dago izena emateko.
Azkenik, bihar –egubakoitza– nordic walking deritzonari buruzko hitzaldia izango da 19:00etan, Xabier Madinaren eskutik. Astelehenean, berriz, memoriari buruzko tailerra egingo dute, 15:45ean, Sara Alava Agirreurretak gidatuta.