Rezusta eta Irribarria bikoteak Urrutikoetxea eta Imaz izango dituzte aurrez-aurre Bergarako pilotalekuan ostiral gauean, azken hauek eskuz binakako finalaurrekoan sartzea dute helburutzat. Rezusta eta Irribarriak berriz, finalaurrekoetara sailkatzeko segurtasunarekin jokatuko dute. Hala ere, "tentsioa" mantenduko dutela esan du Rezustak, "guk ez daukagu ezer jokoan, baina finalaurrekoa jokatzeko gelditzen zaizkigun partiduak galtzeak zalantzak eta sentsazio txarrak sortzen dizkizu".
Beñat Rezustak beraien buruagatik lehiatuko direla esan du eta gero "enpresako beste bikoteei lagundu ahal badiegu are hobeto".