Udalak 13.470 euro banatu zituen iaz bonuetan, eta aurten ere bide beretik jarraituko du

"Herriko ekonomia eta merkataritza txikia sustatzeko helburuarekin", Bergarako Udalak bonuetan banatzen ditu lehiaketetako sariak. 2016 urtean, adibidez, 13.470 euro banatu dituzte bonuetan.

Bonu horiek herriko komertzio eta saltokietan erabil daitezke, "modu honetan, dirua Bergaran bertan geldituz. Gainera, merkatariek bonuetako dirua eskuratzeko tramitea oso erraza izaten dute".

"Eragile guztien balorazioa positiboa izanik", Bergarako Udalak "herriko merkataritzari laguntzeko konpromisoa" berretsi du eta 2017 urtean ere bonuak banatzen jarraituko du antolatutako lehiaketetan. “Udal Gobernuak ekonomia sustatzea lehentasuna du eta, zentzu horretan, herriko merkataritzak berebiziko garrantzia du. Bonuak ematean, diru hori herrian gelditzen da eta, gainera, kontsumoa herrian bertan egiten dela ziurtatzen dugu. Bide horri jarraituko diogu urte honetan zehar eta Udaletik antolatutako lehiaketetako sariak bonuetan banatzen jarraitzeko konpromisoa hartu dugu. Denon artean, elkarlanean, herriko ekonomia eta merkataritza bultzatu eta laguntzen jarraitu nahi dugu”, agertu du Ekonomia Sustapen, Turismo eta Enplegu batzordeburu den Sabino Azkaratek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.