'Alizia' musikalerako 'casting'-a egingo dute astelehenean

Julen Iriondo 2017ko ots. 23a, 17:31
Duela urte batzuk taularatutako 'Peter Pan' musikaleko irudia.

Alizia izenekoa izango da Bergarako Musika Eskolaren hurrengo proiektu musikala. Hain justu, ikuskizuneko protagonista aukeratzea da orain egin behar dutena, eta baita harekin batera abentura ugari biziko duten beste pertsonaiak ere. Horretarako, casting-a egingo dute astelehenean, hilak 27, 16:30ean Musika Eskolan.

Epaimahaia, musikal honetan ardura teknikoak dituztenek osatuko dute: Marije Ugalde kantu irakasleak eta abesbatza zuzendariak; Nagore Sanz abesbatzako zuzendariak; Eneko Galdos dantza irakasleak; Jose Miguel Laskurain orkestra zuzendariak; Valen Moñux eszena zuzendariak; eta gidoiaren eta abestien egokitzapenean parte hartu duen Oihan Vegak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak