Jatorriz bertakoak diren herritarrak gura dituzte Auzokorako

Auzoko egitasmoan parte hartzeko, jatorriz bertakoak diren herritar gehiago pozik hartuko lituzkete. Horien laguntzarekin, euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzea da helburuetako bat. Osintxukoa, emakumeena eta talde zabala dituzte. Izena emateko, Jardunen.

Euskara, aniztasuna eta herritarrak, hiru gako horiek barne biltzen ditu Auzoko egitasmoak. Elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztion arteko kohesio eta komunikazio hizkuntza euskara izatea da erronka.

Auzoko egitasmoaren 3 helburu nagusiak hurrengo hauek dira: 

1- Euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbildu. 

2- Herritarrak gure herrietako hizkuntza aniztasunaz jabetzea.

3- Hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri, norberarena aintzat hartuta, euskara kohesio hizkuntza izan dadin.

Hiru helburu nagusiez gain, zeharkako helburu  batzuk  ere bete nahi ditu Auzokok; besteak beste, herritarren parte-hartze publiko aktiboa bultzatzea eta herritarren arteko harreman sare horizontalak landu eta osatzen laguntzea.

Gaur egun Bergaran martxan dauden taldeak:

  • Osintxu: astelehenetan 18:30ean, liburutegian.
  • Emakumeen taldea: asteazkenetan 18:30ean, Udal Liburutegian.
  • Talde zabala: barikuetan, bat 10:30ean eta bestea 18:00etan, Udal Liburutegian.

Parte hartzeko bertara agertzearekin nahikoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Jardunen bulegotik pasa edo 943-76 36 61 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.