Bergarako Udalak adierazi duenez, zerbitzu honetan bakarrik ondorengo hondakinak jasoko dira: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea gris-marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Aldiz, pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obra-hondakinak (zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...) ez dira zerbitzu honen bidez bilduko, hauek San Kristobal garbigunera eraman beharko dira, orain arteko moduan.
Zerbitzuaren prozedurari dagokionez, astearteetan 20:00etatik 22:00etara bitartean utzi beharko dira trasteak edukiontzien ondoan eta aurrez, Debagoieneko Mankomunitateko traste zaharren bilketa sailera deitu behar da jakinarazteko, 943 71 19 38 telefono zenbakira. Asteartea jai eguna tokatuz gero, aste bereko ostegunean egingo da bilketa.
Informazio gehiago behar duenak Debagoieneko Mankomunitatearekin jarri daiteke harremanetan 943 79 33 99 telefono zenbakian.