Lanak oraingo astean hasi zituen Aterki enpresak eta bizpahiru astetan bukatuta izango direla aurreikusi dute. Lanek 13.300 euroko aurrekontua dute. "Behin amaituta kirol instalazio berritu eta egokiaz gozatzeko aukera izango dute bergararrek", jakinarazi dute Udal ordezkariek.