Eraginkortasuna lortu eta energia aurrezteko zerbitzua 5 eta 50 langile bitartean dituzten enpresei zuzendu diete. Hiru zerbitzu izango dituzte:
- Energiaren erabileraren barne azterketa: instalazioen, ekipoen eta erregaien erabileraren analisia.
- Enpresaren pertsonala energiaren eraginkortasunaren alorrean orientatu.
- Energiaren eraginkortasun ezak sortutako kostuen balorazioa.
Horretarako egutegi bat zehaztuko dute: enpresaren egoeraren diagnostikoa egin, lan taldea osatu, ekintza plana diseinatu eta neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Izena emateko eta argibideak eskatzeko Mankomunitatera deitu behar da (943 79 30 90) edota enpresa@debagoiena.eus helbidera idatzi. Parte hartu nahi duten enpresek martxoaren 3a baino lehen eman behar dute izena eta 100 euro ordaindu.
Aholkularitza teknikoa
Aholkularitza teknikoa ere eskaini diete Debagoienean kokatutako enpresei. Proposamenak otsailaren 27rako aurkeztu beharko dituzte helbide elektronikora bidalita (enpresa@debagoiena.eus) edo paperean, Mankomunitateak Arrasaten duen egoitzan.