Amaia Santamariaren 'Berrinterpretazioak', ikusgai Aroztegi aretoan

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko otsailaren 18a

Atzo inauguratu zen Bergarako artistak instalazio eran aurkeztutako argazkiz eta proiekzioz osaturiko Berrinterpretazioak erakusketa, Aroztegi aretoan. Martxoaren 5era arte egongo da erakusketa ikusgai.

Berrinterpretazioak erakusketako Argazkiak hainbat formatutan daude aurkeztuta, Amaia Santamariak azaldu duen moduan: "Argazki batzuk oso handiak dira, beste batzuk txikiak, eta euskarriak ere ezberdinak dira".

Gainera, erakusketaren zentzua bere osotasunean ulertzeko, Aroztegi aretora bertaratu zirenei nondik norakoak azaldu zizkien Amaia Santamariak: "Asko erakusketa osoa ikusi aurretik etorri dira galdezka –barreak–. Hala ere, nik bere osotasunean ulertzen saiatzeko, esfortzu txiki hori egiteko eskatu diet, eta azkenean harrera ona izan duela uste dut. Ondo joan da, bai".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak