"Prozesua irudien gainjartze bat izan da; esaterako, ikuslearen itzala proiektatzen da, argi bat, erreflexu bat...", dio artistak. Gorputz irudiak dira nagusi, baina irudi unibertsalak, hau da, ez dutenak identitate bakar bat erakusten, osotasun bat baizik. Argazkiak formatu desberdinetan aurkeztuta topatuko ditu ikusleak. Martxoaren 5era arte bisitatu daiteke mostra.