Diablues eta Bluecifer, zuzenean Etxagi tabernan

Maite Txintxurreta 2017ko otsailaren 16a

Bihar, egubakoitza, Diablues eta Bluecifer bergararren kontzertua izango da Etxagin (22:30). Bikotea Donostiako Jazzaldian jotzeko lehiaketa batean parte hartzen dabil, eta lehen sailkapena igaro ostean, martitzenean, hilak 21, Tabakaleran joko dute. Bada, emanaldi horretan sailkatzea lortzen badute, uztaileko Jazzaldian arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak