Eskubaloiko BKEk Eibarren kontra jokatuko du etxean

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 16a, 15:44

Bihar, zapatua, eskubaloi talde nagusiak Haritza Eibar Eskubaloia taldea hartuko du Labegaraietan (17:30). Mahoneroak zortzigarren daude taulan, 12 punturekin, bi postu gorago dagoen aurkariarenak baino bi gutxiago.  Etxeko azken partiduak galdu egin dituzten arren, joera aldatzen saiatuko dira.

Garrantzitsua da mahoneroentzat bigarren partidua segidan irabaztea. Izan ere, "taldeak azken boladan defentsako partidu onak egiten ditu, baina emaitzak ez diete laguntzen", azaldu du Josetxo Muniategik, elkarteko presidenteak.

Harrobikoen partiduak

Senior taldearen partiduaz gain, harrobiko taldeen asteburuko hitzorduak honakoak izango dira:

Zapatuan, 13:00etan Labegaraietan: Infantil mutilak, Bidasoa C

 Zapatuan, 16:00etan Labegaraietan: Kadete neskak-Bera Bera

 Zapatuan, 19:00etan Labegaraietan: Kadete mutilak-Hondarribia

Gazte mailako mutilek (Arrano Taberna BKE), berriz, kanpoan jokatuko dute Tolosaren aurka, zapatu arratsaldean (16:00).

Infantil neskek ere kanpoan jokatuko dute, Zarautzen aurka, zapatuan 10:00etan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak