Aratusteetan murgiltzeko gonbidapena merkatariei

Julen Iriondo 2017ko otsailaren 16a

"Festa giroa ahalik eta txoko eta kale gehienetara zabaltzeko asmoz", Bergara Bizi ekimenaren barruan, herriko saltokietako erakusleihoak apainduta ikusi nahi dituzte Aratusteetan.

Horretarako, kit bat eta kartela banatuko dituzte; apainketa lanak otsailaren 22rako egin beharko dira eta martxoaren 1era bitartean mantendu. Inauterietako kita lortzeko, bakoitzak bere kaleko ordezkariari eskatu beharko dio; Bedelkarreko bazkideek doan eskuratuko dute, eta bazkide ez direnek 10 euro ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak