BMW R1200 markako motorrak eta Mercedes Benz 817 kamioiaren artean izan da istripua, Osintxutik gertu. Aurrez aurre egin dute talka biek eta motor-gidaria kamioi azpian geratu da. Ondorioz, zauri larriak izan ditu eta hil egin da 38 urteko Leongo gizonezkoa. Kamioi-gidariak, 58 urteko Haroko bizilagunak, zauri arinak izan ditu eta Debagoieneko ospitalera eraman dute.
Istripu larri horren nondik norakoak aztertzeko ikerketa abiarazi du Ertzaintzak.