BKEko futbol jokalarien kromoak Tximeleta, Goxoak eta Sorgintxo gozoki dendetan, Bule, Depor eta Arkupe tabernetan, Osintxuko dendan eta Agorrosingo futbol zelaiko kantinan daude salgai. Gaztetxoei eta ez hain gaztetxoei bilduma bukatzen laguntzeko, aste honetarako ere kromo aldaketak deitu ditu zuzendaritzak. Zapatu arratsaldean, Ohorezko jubenil taldeak jokatuko duen partidua aprobetxatuz, 16:30ean izango da hitzordua Agorrosingo futbol zelaian, eta igande goizean 11:30ean Ohorezko kadetearen partiduan, zelai berean.