Sortuk dio Bergarak Herri proiektua behar duela, "herrian konpartitua eta adostua", eta bi hilabete daramatzatela euren "oinarri sozialarekin" proposamen bat lantzen –dokumentua Arrano tabernan eskura daiteke–. Zapatuan aurkeztuko dute, 09:30ean Aranzadi ikastolan.
Bergara 2026, bizimodu ona egin, eragin izenekoarekin proposatuko dute konpromiso zehatzak "praktikara" eramatea; adibidez, "energia garbiaren alde", bultzada ematea "ehunka herritarrek" Goiener moduko egitasmoekin bat egiteko, eta ondoren Udalak eta enpresek. Zapatuko bilera orain arte landutakoa herritarrei azaltzeko da, Herri proiektua-k "guztion artean" egindakoa behar duelako, duten proposamena ez delako "aldatu ezin daitekeen totema".