Mariya Borislavova brontzezko dominarekin itzuli da Gipuzkoako igeriketa txapelketatik

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 14a, 13:36

Borislavova, eskuinean, Gipuzkoako txapelketako podiumean

Benjamin mailan probintziako hirugarren onena izan zen 50 metroko bular-igeriketan. Joan den astean Azpeitian sailkatutako bederatzi igerilari bergarar izan ziren finalean.

Bergarako igerilari gazteak "pozik" itzuli dira asteburuan Legazpin jokatu duten Gipuzkoako alebin eta benjamin mailako txapelketatik, Mikel Mujika entrenatzaileak esan duenez. Izan ere, emaitza onak eskuratu dituzte. Nabarmentzekoena Mariya Borislavova benjaminaren podiuma izan da, hirugarren egin baitu 50 metroko bular-igeriketan.

Borislavovaz gain, baina, esaterako, Aitor Markiegik laugarren egin zuen 50 metroko bizkar-igeriketan, eta Uxue Azkaratek, berriz, bosgarren postua erdietsi zuen 50 metro tximeleta estiloan.

Legazpiko final horretarako klasifikatzeko joan den astean jokatu zituzten finalaurrekoak Gipuzkoako hainbat tokitan. Bergararrak Azpeitian izan ziren, eta bertan elkarteko 9 igerilarik eskuratu zuten finalerako pasea (6 banakakoan, eta gainontzekoak errelebotan).

Entrenatzaileak azaldu du, emaitzez gain, esperientzia polita izan dela igerilari gazteendako; izan ere, normalean inguruko herrietako igerilariekin aritzen dira txapelketetan, eta oraingoan, probintzia mailakoa izanik, jende berriarekin ere lehiatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak