Bergarako Musika Eskolako flautistak Euskal Herriko Flauta Topaketan

Bergarako Musika Eskolako flautistak topaketan

Otsailaren 10ean, Bergarako Musika eskolako flauta ikasleak Bilbon egin zen Euskal Herriko Flauta Topaketan izan ziren. Guztira herriko 7 flautistak parte hartu zuten: Olatz Olañeta, Maialen Verguizas, Alaine Egizabal, Saioa Leturia, Maialen Agiriano, Amaiur Olabarria eta Izar Akarregik.

Euskal Herriko kontserbatorioko eta hainbat musika eskolatako flauta ikasleekin batera, 100 flautaz osatutako orkestrako musikariak izan ziren eta kontzertua eskaini zuten Bilboko Arriaga kontserbatorioan. Bertan, J. Guridiren Ezpatadantza, R. Djawadiren Game of thrones eta Blues Brothersen Gimme some flutin jo zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.