Une honetan tokian bertan da udaltzaingoa eta protokoloa aktibatu dute. Horrek esan gura du brigadakoak laster joango direla bertara, zuhaitza kentzera. Ez dakitena da gaur erretiratuko duten guztiz edo enborra zatitu eta bertan utziko duten bihar guztiz erretiratzeko. "Gauza isolatu bat da, kasualitatez gertatu da urtarrileko luizia gertatu zen tokitik gertu", eman dute jakitera udaltzaingotik. "Akaziak lehor zeuden eta gaurko haizearekin erori egin dira. Pentsatzen dugu datozen egunotan aztertu beharko dela han inguruan dauden beste zuhaitzen egoera zein den, besterik eror ez dadin".