Nola ikusten duzue zapatukoa?
Partidu zaila izango da, denak bezala, baina azken bost partiduak irabazita, bolada onean gaude eta konfiantza daukagu.
Denboraldi hasieran baino hobeto zaudete orain.
Hori da. Ondoegi ere ez ginen hasi, eta gure helburua mailaz igotzea zen arren, hasieran bazirudien jaitsi egingo ginela. Baina gero dinamika onean sartu ginen, hobeto entrenatzen dugu orain, eta hobeto gabiltza. Gainera, bolada hori etxean apurtzeak min handia egingo liguke, eta horregatik, oso garrantzitsua da motibatuta ateratzea kantxara.
Joanekoan 19 puntuko aldearekin galdu zenuten. Errebantxa hartzeko aukera ona duzue orain.
Bai. Markagailuak horrela islatzen ez duen arren, egia esan partidu hura nahiko parekatua izan zen, baina haiek etxean jokatzen zuten, abantaila hori zuten. Orain guk jokatuko dugu etxean, eta hori aprobetxatzen ahaleginduko gara. Horregatik, zaleak animatu nahi ditugu partidura etor daitezen.