Lehiaketak bi multzo ditu eta lehenengoan bi sail bereizi dituzte: ipuin idatzia eta komikia. Eta bigarrenean beste bi: bertsoa eta kontaketa/interpretazioa. Azken sail horretan sartuko dira honako hauek: antzerkia, ipuin-kontaketa, umorezko pasadizoak, txiste-saioak…
Egile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Eta partaidetzaren arabera, generoak bereizita baloratu ahal izango dituztela iragarri dute antolatzaileek.
Nobedadea ere badago aurten; bertsoen alorrean lanak paperean zein grabatuta aurkeztu ahal izango dira.
Lehiaketaren oinarriak eta bestelako argibideak Udalaren webgunean daude.