Bergarako Musika Eskolakoek "piano joleek eta irakasleek egindako lan handia" nabarmendu nahi izan dute. Esfortzu honen adierazgarri dira lortu zituzten dominak: bost urrezko, hamaika zilarrezko eta bi brontzezko. Jaialdietan parte hartzea, gainera, "motibaziorako ona" dela ere adierazi dute eskolakoek.