Sindikatuak maiatzean ospatuko duen IX. Kongresura begira, biltzar aurreko prozedura zein izango den azaldu zuten. Besteak beste, "eskualdeko deialdiak, aurkezpen bilkurak, eztabaida bilkurak, emendakinak aurkezteko prozedura, eta biltzarkideak aukeratzeko prozedura".
Gainera, Garbiñe Aranburuk, ponentzia politiko sindikalaren eta antolakuntza ponentziaren aurkezpena egin zuen. "Erabaki nagusiak azaldu eta egondako zalantzak argitzeko tarte bat emanez amaitu zen bilkura", sindikatuak azaldu duenez.
"LAB sindikatuak esku artean duen proiektuarekin, eskaintza berritu bat eramango du IX. Kongresura. Eredu sindikala birpentsatzeko erronka baten aurrean, orain arteko ibilbidea oinarri hartuta, aldaketa gauzatzeko erabakiak hartzea izango da fase honetan izango duen erronka", azaldu du Debagoieneko LABek.