Egubakoitz gauean egin zuen haizeak Agorrosinen padelean jokatzeko erabiltzen den kantxaren estalpearen zati bat altxatu du, ondorioz, kiroldegitik jakinarazi dute ezin izango dela gune hori egun batzuetan erabili.
Bihar, astelehena, mantenuko langileak padeleko kantxaren estalpearen egoera zein den ikustera joango dira eta aurrerago zehaztuko dute noiz egongo den erabilgarri berriro. Haizeak ez du Agorrosinen bestelako kalterik eragin.

Estalpearen beste argazki bat. (Argazkia: Facebook.com/BergaraKirola)
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.