Martitzenean, berriz, Soraluce txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da, lau t'erdian. Oskar Lerena eta Josu Zezeaga izango dira aurrez aurre promes mailan, eta Eneko Labaka eta Iraitz Zubizarreta nagusietan. 19:30ean hasita, beraz, txapelketako etxeko ordezkaria, Zezeaga, lehian ikusteko aukera, besteak beste.
Bailarako beste ordezkariak, Ander Murua arrasatearrak, galdu egin zuen lehen jardunaldian 22-17 Arangurenen kontra. Hori promesetan; nagusietan, berriz, Peru Labakak 22-20 irabazi zion Pradori.