Aroztegi aretoko erakusketa horretan, herritarrek gustuko izan dituzten proiektuen aldeko botoa emateko aukera izango dute. Hala, lehiaketa honetarako eratutako epaimahaiaren balorazioak %50eko balioa izango du sariak erabakitzean, eta herritarrenak beste %50a.
18 proiektu jaso dituzte Udalean, eta guztiak izango dira ikusgai Aroztegin, adin kategoriaren arabera sailkatuta.