Goiko trenbidea itxita Bolu parean, segurtasun arrazoiengatik

Maite Txintxurreta 2017ko ots. 2a, 15:33
Langileak luiziaren gunean lanean

Urtarrilaren 16an gertatutako luiziaren ondorioz, inguru horretan oraingoz herritarrek ezin izango dute pasealekua erabili. "Data zehatzik gabe" egongo da itxita, Udaletik azaldu dutenez.

Udalak seinalizazio berezia jarriko du Goiko trenbideko pasealekuan, Bolua kalearen parean, herritarrak pasa ez daitezen.

Orain bi aste izandako lurjausiak eragindakoa garbitzen ari dira langileak, eta, era berean, mendiko malda aztertzen dihardute adituek. Hala, "bergararren segurtasuna bermatzeko helburuarekin" hartu du Udalak pasealekuaren zati hori ixteko erabakia: “Data zehatzik gabe egongo da itxita; segurtasun neurri denak betetzen direla ziurtatu arte, ez dugu berriro zabalduko”, azaldu du Lander Arregi zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak