Egubakoitzetik domekara bitartean San Blas jaiak ospatuko dituzte Buruñaon

Maite Txintxurreta 2017ko urt. 30a, 15:28

Auzoko patroiaren omenezko ospakizunetan ez da aspertzeko tarterik izango asteburuan. Denetarik egongo da: jan-edana, ohiko mus txapelketa, dantzak...

Jarraian, San Blas jaietako egitarau osoa:

  • Otsailak 3, egubakoitza (San Blas eguna)

08:00 Etxaflero jaurtiketa

11:00 Meza nagusia eta opilak bedeinkatzea. Ondoren, salda eta txorizoa hartzeko aukera auzoko elkartean.

17:00 Txokolatada auzoko elkartean

  • Otsailak 4, zapatua

16:00 Mus txapelketa, 29. San Blas saria (8 erregetara). Izen ematea 15:30ean hasiko da eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Sariak:

-1: Garaikurrak eta 120 euro

-2: 80 euro

-3: 50 euro

-4: Sari berezia

20:30 Auzo afaria. Ondoren, erromeria.

  • Otsailak 5, domeka (San Blas txiki eguna eta Santa Ageda eguna)

11:00 Etxaflero jaurtiketa. Jarraian, meza nagusia. Gero, salda auzo elkartean. Ondoren, motozerrarekin egurrezko irudiak egingo dituzte.

12:30 Aranzadi Ikastola-Moises Aspiazu dantza taldearen ekitaldia. Segidan, haurrentzat kukainak.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak