Olatz Saitua 1967an jaio zen Bilbon. Gitarra eta kantu ikasketak egin zituen Bilboko Kontserbatorioan. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka batekin, Carlo Bergonzirekin jarraitu zituen ikasketak Sienako Accademia Chigianan, eta Wilma Lippekin Salzburgoko Hochschule Mozarteumen; bertan graduatu zen Operan, 1996an.
Ordutik aurrera, hainbat sari nazioarteko lehiaketetan, eta antzoki ospetsuetan operan eta musika ziklo garrantzitsuetan jardun du, baita bateko eta besteko orkestrekin ere.
Eugenio Tobalina ere Bilbon sortua da, eta bertako Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan ikasitakoa. David Russell eta Leo Brouwer maisuak ezagutu izana erabakigarria izan zen bere formazioan eta baita ibilbide profesionalerako ere.
Interes handia agertu du bere garaiko musikarekiko, eta gitarrarako ezohikoa den errepertorioarekiko ere bai. Denetik egin du: bakarkako errezitaldiak, gitarra eta orkestrarako kontzertuak, elektronikarekin lan...
Olatz Saituaren eta Eugenio Tobalinaren kontzertua 20:00etan hasiko da.