Bozkatu daiteke dagoeneko Aratusteetako kartela aukeratzeko

Julen Iriondo 2017ko urt. 25a, 15:31

Aratusteetako kartel lehiaketan hiru proposamen aurkeztu dituzte, eta dagoeneko zabaldu dute herritarrek bozka emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek, hemen egin dezakete.

Herritarrek urtarrilaren 29ra bitartean, igandera arte, bozkatu dezakete, eta emandako bozkek %40ko balioa izango dute. Lehiaketako irabazleak 350 euroko balioa duten bonuak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio guneetan trukatzeko. Aratusteetako kartela hautatzeko prozesuan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak Bergarako Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak