Indarra landuz, bizi kalitatea hobetzen

Xabi Gorostidi 2017ko urt. 25a, 13:43

Programaren bultzatzaileak eta partaideak Agorrosingo gimnasioan

'Kirol enbajadoreak' deituriko programa diseinatu dute Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak eta BPXPORT kirol aholkularitzak 65 urtetik gorako pertsonentzat. Agorrosingo erabiltzaileak diren lau emakumezkok eta lau gizonezkok hartuko dute parte bertan, indarra lantzeko ariketen bitartez bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Zortzi partaideek azterketa medikuak egingo dituzte programarekin hasi baino lehen. Behin hauek eginda, astean hiru entrenamendu saio programatu egingo dituzte BPXPORT-eko teknikariarekin. Bakarkako saioak izango dira, eta teknikariaren aholkuak jarraituz, zahartzaroak dakartzan patologiak arinduko dituzte indarra lantzeko ariketen bitartez. Lehen saioak otsailaren 6an hasiko dituzte, eta oraindik ez dute programaren iraupena zehaztu. "Programak sortzen dizkien onurak ikusita, eta bakoitzaren erritmoak baloratuz, zehaztuko dugu noiz bukatu den" adierazi du Igor Oyarbide Bergarako Udal Gobernuko kirol zinegotziak.

87 urterekin sasoi betean

Aukeratutako zortzi edadetuen artean, aipagarria da Maria Orellanaren kasua. 87 urte izan arren Kiroldegiko ohiko erabiltzailea da, eta programan parte hartzeko proposamena jasotzerakoan ez zuen zalantzarik izan baiezkoa emateko.

Agorrosingo ateak adinduentzat zabalik

Programa honen beste helburuetako bat Agorrosingo Kiroldegia Bergarako pertsona adinduei ere zuzenduta dagoela helaraztea da. "Gazteentzat eta helduentzat aukerak izateaz gain, pertsona adinduentzat onuragarriak diren ekintza asko ditugu hemen. Kiroldegira etortzeak onura asko sortuko dizkie, eta probatzera animatu nahi ditugu" azaldu du Oyarbidek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak