Eguraldia lagun, antolatzaileek espero baino jende gehiago elkartu zen atzo Angiozarko Partitia auzoan San Bizenteren omenez egindako ospakizunean. Auzotarrez gain, inguruko herrietatik joandakoek ere egin zuten bat festarekin.
Urteroko ohiturari jarraituz, eguerdian Auzoko San Bizente ermitan egin zen mezarekin hasi zuten eguna. Eta urteroko ohiturari jarraituz, baita ere, ura zein sua, biak bedeinkatu zituzten mezatan.
Eta behin meza bukatuta, saldarekin, txorizoarekin eta txakolinarekin mokadutxoa egiteko aukera izan zuten partaitira gerturatutakoak. Baita erromerian hankak astintzekoa ere.
Zortea lagun, gainera, opari eta guzti bueltatu ziren bi lagun etxera. Baina urdaiazpikoa irabazi edo ez, giro paregabeaz gozatu ahal izan zuten guztiek atzo, Partaitian.