'Ume anitz, adimen anitz', eguenean Mariaren Lagundian

Julen Iriondo 2017ko urtarrilaren 24a

Familia esperientzia proiektuaren barnean, Ume anitz, adimen anitz izeneko hitzaldia eskainiko du Javier Bahonek eguenean, hilak 26, Mariaren Lagundian. Tuinnovaseko zuzendaria da Javier Bahon.

"Gaiaren funtsa hauxe da: ikasleen gaitasunak lantzeko paradigmarik baliagarrienetakoa adimen anitzena da. Izan ere, adimen ezberdinen, ikasteko era ezberdinen eta ikasleen gaitasun ezberdinen arteko lotura ezartzea erraza da", azaldu dute ikastetxetik.

Hitzaldia 18:00etan izango da, eta gazteleraz. Izena ematea ezinbestekoa da: 943-76 25 40 edo ikastola1@mlagundia.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak