Zeramika tailerrerako izena, egubakoitza bitartean

Julen Iriondo 2017ko urt. 23a, 11:10

Otsailaren 4an hasita, lau zapatutan izango da zeramika tailerra, 10:00etatik 12:00etara; hastapeneko ikastaroa da, helduentzat. Buztinzale Zeramika elkartea da tailerraren antolatzailea –Udalaren laguntzarekin–, eta bertako kideak izango dira irakasle lanak egingo dituztenak; Zabalotegiko zeramikako lokalean egingo dute tailerra.

Izena emateko epea urtarrilaren 27ra artekoa da: Kultura Zerbitzuan edo 943-77 91 59 zenbakian eman behar da. Leku kopurua mugatua da; sei lagunendako dago: Bergarakoek lehentasuna izango dute, eta interesatuak gehiago balira zozketa egingo lukete. 25 euroko kostua du tailerrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak