Ipintzako harmailak, apiril erdi alderako

Julen Iriondo 2017ko urt. 20a, 20:26

Berrekin diete Ipintzako harmailen lanei. Eguraldi txarra tarteko, ezin izan zuten, aurreko astean, aurreikusitako garaian hasi; prestaketa batzuk egin zituzten, dena den, eta oraingo astean martxa normalean ibili dira. 

Azaroan Gabika enpresak lanak bertan behera utzi ostean, Sasoi Eraikuntzak da harmailak egingo dituena. Exekuzio epeak hiru hilabetekoa izaten jarraitzen du; beraz, hasiera batean otsail hasieran prest behar zuena apiril erdi alderako amaitzea espero da. Aurrekontua, 152.600 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak