Armeria Eskolarekin elkarlana hasi du Lazpiurrek

Leire Kortabarria 2017ko urt. 19a, 16:15

Bergarako Lazpiur enpresak elkarlana hasi du Eibarko Armeria Eskolarekin. Eskola hogei bat enpresarekin lankidetzan dabil, enpresen eta ikastetxearen arteko harremanak hobetzeko.

Lazpiurren kasuan, lankidetza horrek lehentasuna emango dio praktikak edo formazio duala eskaintzeko, eta Armeria Eskolako ikasle ohien lan-poltsara jo ahal izango du. Gainera, ekimen, ekitaldi, zuzendaritza lidergoarekin zerikusia duten topaketa, aurreratutako industriaren gaineko ekintzak… horietan eta beste arlo askotan elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute.

Armeria Eskolak 100 urtetik gorako historia du. Lanbide Heziketa ematen du, eta bertan ikasitakoak dira 400 enpresa zuzendari eta buru baino gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak