Andoni Badiola izan da kultura agendako lehenengo zozketaren irabazlea

Maite Txintxurreta 2017ko urt. 19a, 15:28
Maite Agirre kultura zinegotziak eman dio saria Badiolari

2017arekin batera atal berri bat estreinatu du Udalak banatzen duen kultura agendak: hileko galdera. Bertan, Bergarari buruzko galdera bat erantzun behar da, eta zuzen erantzuten dutenen artean Zabalotegi aretorako lau sarrea zozketatzen dituzte. Bada, Andoni Badiola izan da lehen irabazlea.

Bergarako zein jauregitan sinatu zen gerrate karlistari bukaera eman zion bake ituna? izan da urtarrileko agendan asmatu beharreko galdera. Erantzun zuzena, berriz, Irizar jauregian.

30 pertsonak hartu dute parte, eta zuzen erantzun dutenen artean Badiola izan da zorteduna. Otsaileko agendan beste galdera bat izango da, eta herritarren hilaren 15era arte izango dute erantzuna udaletxeko kaxan lagatzeko aukera. Udaletik parte hartzera animatu nahi izan dituzte bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak