Komenio kalea autoentzat itxita, kanalizazio lanengatik

Julen Iriondo 2017ko urtarrilaren 18a

Errege Seminariora argindar sarea eramateko lanak bigarren fasean sartu dira. Hala, Seminarioko argindarra epaitegiko transformadore gunearekin lotu behar da eta, hori egiteko, beharrezkoa da kanalizazioa egitea bi eraikinen artean.

Abenduan egindako lanei esker, lehen fasea amaitu zen eta, bertan, Seminariotik Komenio kalera arteko obra burutu zen.

Gaur bigarren faseko lanak abiatu dira: Komenio kalea eta epaitegia arteko zatikoak. Lanek hiru aste iraungo dute eta, bitartean, hainbat aldaketa izango dira. Batetik, hiru aste hauetan Komenio kalea autoentzat itxita egongo da; ez, ordea, oinezkoentzat. Bestetik, Komenio kaleko edukiontziak plazara mugitu dituzte; izan ere, kanalizazio lanekin edukiontziak biltzeko kamioiak ezingo luke sartu.

Seminariotik epaitegirako kanalizazio lanak Excavaciones Gabika enpresari esleitu dizkiote, eta, guztira, 66.404,80 euroko aurrekontua dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak