Bada Bergarako kromo bilduma amaitu duenik

Julen Iriondo 2017ko urtarrilaren 17a

Dagoeneko bada Bergara Kirol Elkarteko kromo bilduma bukatu duenik. Salmentan jarri zirela hilabete pasa denean amaitu du 371 kromoko bilduma Brigido Gonzalezek, Lehenengo Mailako Infantilen entrenatzaileak.

Oraingoz, bakarra da bilduma amaitzen. Zuzendaritzatik dei egin diete bergararrei bilduma amaitzeko ahaleginean jarraitzeko; izan ere, amaitzen duten lehenengo hiru lagunentzako prestatu ditu sariak zuzendaritzak.

BKEko jokalarien kromo salmentak aurrera jarraitzen du Tximeleta, Goxoak eta Sorgintxo gozoki dendetan, Bule, Depor eta Arkupe tabernetan, Osintxuko dendan eta Agorrosingo futbol zelaiko kantinan. Gaztetxoei eta ez hain gaztetxoei bilduma bukatzen laguntzeko, aste honetarako ere kromo aldaketa deitu du zuzendaritzak. Mutilen talde nagusiak Zumaiako taldearen aurka jokatuko duen partidua aprobetxatuz, zapatuan 16:00etan izango da hitzordua Agorrosingo futbol zelaian. Agorrosinen bertan kromoak erosteko ere egongo da aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak