Bergarako Udalak herriko bidegorri sarea osatzea "funtsezkoa" ikusten du, "herritarren eguneroko mugikortasunarentzat ezinbesteko elementua baita". Honela, herri barruan falta diren bidegorri zatiak osatzeari ekin dio, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean Antzuolatik Urteaga kalea artean egingo den bidegorriari jarraipena emango dion autobus geltokia arteko zatiaren lanak hasi dituzte.
Lehen egitekoa autobus geltokiko berrantolaketa izango da; mugikortasuna hobetu, asfaltatu berria egin, plataformaren berritzea eta margotzea. Berrantolaketa obrek autobus zerbitzuari eta erabiltzaileei ez die eragingo Udalak azaldu duenez, eta zerbitzua beti bezala mantenduko da.
Geltokiko lanak amaitzean, bidegorria bera egiteari ekingo zaio. Asfaltos y construcciones Morga SL enpresa egiten ari den lanak lau hilabeteko epean amaituko dira eta obraren aurrekontua 144.668 eurokoa da.