Ertzaintzak adierazi duenez, atzoko 05.00etarako gutxi falta zela, Bergarako etxebizitza batean zauritutako pertsona bat zegoela zioen abisu bat jaso zuten; ustez, eraso baten ondorioz. Ertzaintzaren patruila bat etxebizitzara gerturatu zen; iritsi zirenerako osasun-zerbitzuak zauritutako gizonarekin zeuden, eta hauek, gizona ospitalera eraman behar zela azaldu zieten.
Bestalde, erasotzailea ere etxebizitza berean zegoela jakinarazi du Ertzaintzak. 46 urteko gizonak, biktima eztabaida batean zeudela erasotu zuela esan zion Ertzaintzari. Beraiek, ustezko erasotzailea identifikatu eta beharrezko egiaztapenak egin ostean, lesio-delitu baten ustezko autore gisa atxilotu zutela adierazi dute. Horren ostean, atxilotua Ertzain-etxera eraman zuten bertan beharrezko tramiteak egiteko, eta ostean, epailearen esku uzteko.