Gure Artera ekimenak antolatu ditu bihar Bilbon, Giza eskubideak, konponbidea, bakea leloarekin, Sarek deituta egingo den manifestaziorako autobusak. 15:45ean abiatuko dira herriko geltoki nagusitik; goizean joan nahi dutenek ere badute horretarako aukera, 11:00etan abiatuko diren autobusetan.
Izena emateko lekuak dira: Poligonoan, Bodegoian; San Lorentzon, Lainon; Bolun, Txamonixen eta Azpeitxin; Labegaraietan, kiroldegian; Espoloian, Konden; kalean, Arranon –goizean joateko, hemen bakarrik–, Pol-Polen, Kortazarren, Deporren, Euxebio IIn, frontoiko tabernan, Etxagin eta Konden; Osintxun, Txuringon; eta Angiozarren, Beheko tabernan.
Gure Artera ekimenak manifestaziora joateko dei egin die herritarrei. Eguen eguerdirako, goizerako bi autobus eta arratsalderako hiru zeuden. Izen-ematea gaurko 22:00ak arte luzatuko da; denera zortzi autobus izateko itxaropena zuten antolatzaileek.