Kepa Errastiren 'Mami Lebrun', zapatu iluntzean Zabalotegin

Maite Txintxurreta 2017ko urt. 12a, 19:00

Aretxabaletarrak heriotzari buruzko hausnarketa bat plazaratzen duen lan berria taularatuko du 20:00etan.

Etzi, zapatua, urtarrilak 14, Zabalotegi aretoan Kepa Errasti aktore aretxabaletarraren azken ikuskizuna ikusteko aukera izango da: Mami Lebrun antzezlana. Antzezlana idazteaz gain, Errastik aktore lanak ere egiten ditu.  20:00etan izango da hitzordua, eta sarreraren prezioa 8 euro izango da. Helduei zuzendutako ikuskizuna da honakoa.

Maiatzean estreinatu zuten obra hau, eta lehenengoz izango da Bergaran ikusgai.

Heriotzari buruzko hausnarketa

Bere amona hil ostean idatzi zuen Errastik Mami Lebrun, eta, hain zuzen, heriotzari buruzko gogoeta bat plazaratzen du bertan. Horren baitan, gertakizun tristeak eta umore pasarteak tartekatzen dira.

Istorioa Parisen kokatzen da hasieran, 1941. urtean, eta Egoitz (Kepa Errasti) eta Miren (Ane Pikaza)  bikotea eta haien arteko maitasun istorioa da protagonista. Antzezlan honetan, baina, protagonistek denboran aurrera eta atzera egiten dute etengabe.

Musikak ere protagonismo handia du ikuskizunean, eta ikusleak kabaretetako giroa ezagutuko dute Mami Lebrunen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak