Geroago eta arrakasta handiagoa duen sukaldaritza begetarianoa izan da protagonista gaur, domeka, Bergarako kartzela zaharrean. Nola antolatu, hezi, sukaldatu, zaindu, gozatu, begetariano izanda? izenburupean, bospasei lagunek hartu dute parte lehenengo saio teorikoan. Aurrerago –oraindik ez dute data zehaztu– saio praktikoak egingo dituzte; horietan parte hartu gura duenak honako helbide honetara bidali beharko du mezua: bergarakogaztetxia@gmail.com.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.